Urtero ikasturtea bukatzear dagoenean, salletar guztiak irrikatzen gaude eskolako festak ospatzeko eta eskolaren umore onaz gozatzeko. Aste osoan zehar, klase orduetako azkenekoa galdu genuen zenbait kiroletan jokatzeko. Nabari egin zen , nola klase bakoitzak, taldean jokatzen saiatzen zen lehen postua irabazteko; honi esker, ostiralean irakasleen kontra jokatu ziren finalak.



Ostirala egun bereziagoa izan zen; ez zen klaserik eman. Goizean zehar tailerretan egon ginen. Hamaiketakoa izan ondoren, herri kirol txapelketa eta ginkana egin ziren. Ginkana eskolan nolakoa izaten den denok dakigula uste dut, oso dibertigarria eta nazkagarria aldi berean. Batxilergoko ikasleek antolatu zuten guztia eta honetan parte hartzeko, lotsa guztia kanpoan uztea baino ez zen behar.


La Salle jaiei bukaera emateko, urtero larunbatean egin ohi den ospakizuna egin zen. Egun osoan zehar jarduera asko egon ziren. Baina eguraldiak ez zigun asko lagundu. Ala ere, ikasle, lagun, eta guraso dexente egon ziren gaueko festan.
Eskolako jaia oso ondo datorkigu ikasleoi azterketen aurretik pixka bat lasaitzeko eta ikasturtea ahal den hoberen bukatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario