Liztor aldizkaria 4 Zenbakia



Norabide ezean…

Berrogei urte Lehengo mailan egon ondoren berriz ere infernura bueltan gaude. Bi liga irabazi, "Champions"-ean duintasun osoko papera jokatu ostean, bigarren mailako taldeekin ari gara jokatzen orain. Merezi al dugu? Ba egia esan ez dakit, lehengo mailan geratzeko adina taldea bageneukan, baina jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzaren lan ezak eraman gaitu honaino. Bestetik, hain zaletu onak al gara? Gure bilbotar bizilagunek, Mames deuna betetzen zuten gaizki pasatzen zutenean, guri berriz, bigarren mailan kostatu egiten zaigu, zelai erdia betetzea. Gainera, Anoetak, San Mamesek baino 20.000 eserleku gutxiago dituela ikusiko bagenu...

Nire ustean aurtengo denboraldia ezin zitekeen okerrago antolatu. Batetik, hasteko esperientzia eta gogortasuna eman ziezaguketen bi jokalariei atea non zegoen erakutsi genien, Darko Kovacevic (lehengo mailan gol mordoa sartutakoa) eta Aitor López Rekarte (10 denboraldi baino gehiago lehen taldean eta hainbat urtetan kapitaina izandakoa...). Gainera badago jendea honetaz pozten dena... Bestetik, Chris Coleman izeneko gizasemea daukagu taldea zuzentzen, 38 urteko galestarra, Fulham taldeko entrenatzaile eta jokalari izandakoa. Zertan ari gara jokatzen? Futbolean ez behintzat. Azkenik Delibasic eta Vaughan izeneko gizonak fitxatu ditugu zeozer egitearren aurten. Delibasic aurrelari petoa omen da, azken hiru urtean 5 gol sartu dituena, hau da, gure Ronaldo berria. Bestea, Vaughan, ezker hegalean abila omen den gizasemea. Orain arte ingalaterrako hirugarren mailan ibilitakoa, gutxi gora behera Messi ezkerra deituko nioke nik.

"Norabide ezean... azken zokora maldan behera goitibera bidaian... Hala ere BETI ERREALAREKIN!!!!!

Martin

LAU BEGI EDER

Urtero bezala Aste Nagusian Cadena SERek “Donostiako begirik politenak” lehiaketa egin zuen. Urtero bezala partaidetza handia izan zen, 400 pertsonatik gora aurkeztu ziren. Aurten ordea, aldaketa txiki bat egon zen, pertsona guzti hauen artean gure eskolako neska batzuk zeuden. Denbora dexente itxoin behar izan zuten baino azkenean finalisten zenbakiak eman zituzten (urdaiazpiko bat zozketatzen ari zirela zirudien) eta 10 zenbaki horien artean ikastetxeko bi nesken zenbakiak zeuden. Zoritxarrez ez zuten irabazi, baino beren begiek Donostiako 10 begi politenen artean egotea ez da gutxi. Hauxe da gure ikastetxeko nesken edertasunaren
erakusgarria. Batek daki, agian noizbait

La Salle irratiak (105.0 FM) honelako lehiaketa bat prestatuko ote duen.

Oharra: Begi berdea Maialen Corral begi urdina Oihana del Valle

Ander Edo

BIKINI OPERAZIOA

Denak dakizuen bezala, uda iristen ari den heinean, neska gehienek hasten duten prozesua da. Normalean Aste Santua pasatzerakoan hasten dute. Dietetika eta argaltzeko produktuen saltzaileek garai hau erabiltzen dute marketing gehiago egiteko. Bikini operazioa kaloria gutxiko janariak jateari deritzo. Haien artean salduenak %0-koak dira, hala nola: barrita energetiko light-ak, zereal espezializatuak eta pilula magikoak.

Denak mentalizatuak gaude udarako argal eta ederrak egon behar dugula, arropa berriarekin soberan ditugun “txitxiak” ez nabaritzeko. Dieta zorrotzak egiteaz gain, kirola egiten dute. Bakoitzak nahi duen gorputz-atala hobetzeko. Batzuetan ondorio kaltegarriak ekartzen dituzte. Emakume gazte portzentai gehiegizko bat anorexian edo bulimian erortzen ari dira. Estudio batek dio anorexia eta bulimia arazoak %30ean hazten direla bikini operazioarekin. Era berean, harrigarria den arren, 9 urteko zenbait umeren artean anorexia azaldu dela omen diote. Normala da halako kasuak izatea, daramagun itxura gure gizartean oso inportantea delako.

Telebistan begiratzen badugu, aktoreak operatuta edo gure ustez gorputz ikusgarriekin ikus ditzakegu. Aldizkarietan begiratzen badugu, nahiz eta auto edo etxe apainketakoak izan, neska polit eta argalak ateratzen dira.

Honekin esan nahi duguna zera da: pertsonengan garrantzitsuena ez dela fisikoa, baizik eta bakoitza bera den bezala maitatzen jakitea. Mila aldiz hobeagoa da barrutik aberatsa izatea kanpotik “supermodeloa” izatea baino.


D&C Doltxe & Cabaña

Rodrigez doktorea “DROGAK”

Esaten digute eskolan drogak txarrak direla, beno ba agian egia da, nik nire iritzia gordetzen dut. Hala eta guztiz ere, ez digute inoiz benetan mingarriak diren drogez hitz egin. Kokaina, heroina, kanabisa, alkohola, etab. Oso mingarriak dira, hala ere, ez dute konparaziorik beste drogekin.

KIROLA:

Kiroladiktuek interneten eta egunkarietan bilatzen dute kirolei buruzko albiste berriren bat, 21:30 joaten dira telebistara zuzenean ea errealak norbait fitxatu duen jakiteko edo motoziklismoan gertatutakoaz jakiteko, agian F-1eko azken albisteak fresko izateko, txirrindularitzako dopinez jakiteko… azken finean kirolen munduan punta-puntako informazioa izateko, bere bizitza kirola da. Kiroladiktua izanez gero, ez zara horregatik hilko, baina agian denbora ugari galduko duzu.

EMPOLLING-A:

Empolling-adiktuek beti dute liburu bat eskutan eta bere bizitzako eginbehar bakarra ukondoak matxakatzea da, egun batean 4 ordu edo gehiago eman dezakete ikasten, nahiz eta ikasitakoak ezer gutxirako balio. Mota honetako jendearen helburu nagusia media bikaina lortzea da eta horretarako EDOZER egingo dute: lagunak (baldin badituzte) zapalduz, irakasleei mingaina ipurtzuloan jarriz, eta nahiz eta sinestezina iruditu, badira baten batzuk sexualki irakasleren bati “faboreren bat” egingo lioketenak nota on bat lortzearren. Empolling-adiktuak ez dira bere adikzioarengatik hilko, bai hala da, baina lagunak galtzen ez badituzte, PARAPAk izaten bukatuko dute.


PLAY STATIONA:

Playadiktuek, egunak eta egunak eman ditzakete etxean inor ikusi gabe, beraien lagun hoberena PS2, PSP edo PS3a baita. Normalean jende hau zoriontsua da bere konsolarekin. Urteko egunik zoragarriena haientzako beren bideo-joko maiteena (ez gogokoena, eh! MAITEENA) ateratzen denean izaten da (normalean nola ez PES Xa). Play Stationadiktuek ez dira horregatik hilko, baina beren jainko bakarra SONY izango da.


MALOSOMANIA:

Malosomaniakoek, oso, oso, oso baina oso “maloak” dira eta horrexegatik beraien gurasoek esandakoaren kontrakoa egingo dute beti. Egunero bota porrue, klasera more-more joanda, larunbatero botaka bukatzen edateagatik, ehun mila piercing edo jarririk gorputzen zehar, tatuajeren bat ere ondo doa, nola ez! Malosomaniakoa izateagatik ez zara hilko, beno agian bai, norberak daki zer egin nahi duen eta nola pasa nahi duen denbora, ezta?


PORNOMANIA:

Pornomaniakoak guztiok dakigu nolakoak diren, beren jabetzarik garrantzitsuenak DVD pornoak dira, agian lagunak bere etxera zohazte “Santa Ageda jotzera”, koro eta guzti, hori mutilak bazarete, neskak izanik ez dut pentsatu ere egin nahi… Errealitatean jende honek nahi duena larrua jotzea da, hori argi eta garbi uzten dute, nahiz eta gero mandril bat bezala jokatu. Pornomaniakoa izateagatik ez zara hilko, nahiz eta agian zure zakil edo aluan gaixotasun arraroren bat jasan agian.

TXONTXONGILOTASUNA:

Txontxongilotasuna gaur egungo gaixotasuna da. Baina beti izan da aktualitate handiko gaia. Pertsonak integraturik bizi nahi dute, baina hau lortzeko beraien nortasuna galtzen dutenean besteen txotxongilo bihurtzeko, akabo! Dena besteek bezala pentsatuko dute eta gaixotasun honek txontxongilo bat bezala jokatzera behartuko zaitu. Txontxongilotasunak ez zaitu akatuko, edo agian bai, behintzat hire arima suntsituko du



Iban Rodriguez

TXIRRINDULARITZAREN EGOERA BELTZA

Txirrindularitzaren egoera gaur egun oso larria da dopinarengatik. Vinoukorouv, Moreni, Kasheckin, Mayo, Landis, Basso, Ullrich, Heras gehi “Operación Puerto”-koak. Kontuan hartu behar da Rassmussen Tourrean 1. zihoala, bere taldeak bota egin zuela. Pentsa zer edukiko zuen bere gorputztxoan, txirrindulariek ezin baitute askorik pisatu, Rabobanek alde batera uzteko! Rabobank taldearen ausardia aipatzekoa, nahiago izan zuten garbi jokatu Tourra irabaztea baino. Zorionak! Behingoz ondo, kirol legez eta garbi jokatu du norbaitek! Baita ere kontuan hartu behar da Tourra irabazi duen taldeak txirrindularitza utziko duela eta baita ere bere zuzendariak, Johan Bruyneelek. Aipatzekoa eta gogoratzekoa Lance Amrstrongekin zazpi tour irabazi zituela. Susmatzekoa da zenbat zikinkeria ikusiko zuen txirrindularitza uzteko. Alejandro Valverderi ez diote mundiala korritzen utziko. Rijsek aitortu zuen 1.996. urtean dopatu egin zela, justu urte horretan Indurain seigarren tourrarengatik borrokatzen ari zenean. Normala al da pertsona batek minbizia eduki eta gero jarraian zazpi Tour irabaztea? Ez, nik pertsona batzuk ezagutu ditut minbiziarekin eta beraien hurrengo tokia zoritxarrez, hilerria izan zen. Marco Pantani eskalatzaile handia hilik agertu zen. Zenbat gauza sartuko ote zituen gorputzean?

Ezin daiteke bost mendate igo egun batean: lehenengoa hirugarren mailakoa, bigarrena bigarren mailakoa, hirugarrena lehen mailakoa, eta azkenekoa mendate berezia. Kontuan hartu behar da etapa guztiak ehun kilometro baina dexente gehiago dituztela. Hiru aste horrela inork ezin ditzake egin. Aipatzekoa da azken aurreko egunean 54 kilometroko erlojupekoan lehenengo sailkatuek daukaten guztia eman behar zutela.

Baina, zein etorkizun du txirrindularitzak? Zein da konponbidea ? Pertsona zentzudun batek nahiago izango du osasun ona edukitzea eta bizitza ona egitea, lehenengo bizi egin behar baita; baina nik konpobide argi bat ikusten dut: 80 eta 100 kilometro arteko etapak egin, erlojupekoa denean 30 kilometro jartzea eta etaparen hurrengo egunean atsedena egitea indarrak berreskuratzeko. Hau bai izango zela kirola egitea. Niri txirrindularitza ikustea gustatzen zait baina gaur egungo egoeran ez dut ikusiko ez zaidalako kirola iruditzen, engainatua sentitu naizelako.Uste dut eta nahi dut txirrindularitza garbitzea, baina usteak erdi ustel!!.

Julen Ulanga

PASARELA FAMATUETARA IRISTEKO BIDEA.

Urte honetan zehar berri hau oso polemikoa izan da. Mundu osoan barrena zabaldu da zenbait modeloren heriotza gutxiegi jateagatik. Bi kasu ezagun daude:

· Bata, Luisel Ramosena, Uruguaykoa, 22 urte besterik ez zuen eta desfile baten erdian hil egin zen. Egun batzuk jan gabe zeramatzan eta horrek arnas geldiunea eragin zion eta heriotza.

· Bestea, Ana Carolina Reston-ena da. Brazilgo neska 21 urtekoa zen, Sao Pauloko ospitalean hil zen anorexiak eragindako infekzio larri batengatik. Argazkian ateratzen dena neska hauxe da.

D&C Doltxe & Cabaña

Zoritxarrez, neska hauek ez dute beste irtenbiderik, bestela diseinugile famatuek ez baitituzte kontratatzen. Bidai hau hasten dutenetik bukatzen dutenera arte, oso luzea eta latza da. Ogibide honek amaiera ugari izan litzake, horietako batzuk oso dramatikoak. Lanbide honetan kategoriaz igotzen zaren heinean, osasuna jaisten doa. Diseinugileek inposatutako neurri zorrotzak lortzearren, neska hauek haien bizitzak apurtzen dituzte, esaterako, jateari uzten diote eta drogaren munduan sartzen. Hau kate gaizto bat da: drogek gosea kentzen dizute, hau dela eta jateari uko egiten diote eta horrela argaldu egiten dira. Bigarren arazoa hauxe da: beharrezko argaltasuna lortzerakoan, horrela mantentzea. Beste aldetik, diseinugileak nahi duten irudia lortzeko operatzea aholkatzen diete. Jakina, ez badiete kasurik egiten kalera doaz. Ez dago dudarik hortaz, beraien ametsa egia bihurtzeko beren osasuna kaltetu egin behar dutela. Esan beharra dago, gai hau ez dela jolasa, egunero jendearen bizitza arrisku bizian dagoelako. Beraz, hobe da osasuntsu bizitzea hain famatua ez izaten, eta ez arazo larrietan (droga, anorexia, bulimia, operazio gehiegi egitea...) sartzea nahiz eta gailurreraino iritsi.


ADIERAZPEN ASKATASUNA



Uztaileko arratsalde batean izan zen berria. Auzitegi Nazionaleko Del Olmo epaileak “El Jueves” aldizkaria bahitzea erabaki zuen, bere azala iraingarria zela argudiatuz; azal horretan, Asturiasko Printze-Printzesak larrua jotzen zuten bitartean, Zapateroren 2.500 €-ko haur jaioberrientzako diru laguntzari buruz hizketan ageri ziren.

Egia da portada hark ez zuela inongo errespeturik, baina barre egiteko egokia iruditu zitzaidan. Izan ere, Espainiar Estatuan monarkia beti Mallorcan belauntziekin, Eguberrietako postaletan edota urriaren 12ko desfile militarrean ikusi ohi dugu eta beti serio hitz egin behar beraiei buruz. Azal harekin ordea, monarkia bera ekintza natural batean irudikatua zegoen eta monarkiaren egitekoa mahai gainean ipintzen zen, eztabaidagai izan zedin.

Hala ere, azala edozein izaki ere, larriena ez da azal horren edukia baizik eta azal hori kaleratzea eragoztea. Euskal Herrian tamalez ohituak bagaude ere zentsurak pairatzera bizi dugun arazo politikoaren ondorio gisa, egoera hau ustezko estatu demokratiko batean onartezina da demokrazia beraren kontra doalako. Izan ere, demokrazia batean gure iritziak inongo arazorik gabe egin badaitezke, nola ulertu hori iritzi edo kritikak galeraztearekin? Edozein ideia bada azalgarri eta zilegi adierazpen askatasunaren baitan, nola eragotzi daiteke ideia horien azalpena?.

Egoera honen inguruan, datu batzuk eman nahi nituzke. Euskal Herrian azken 10 urteotan denok gogoratzen ditugu adierazpen askatasunari ezarritako “askatasun eremuak”. Batetik ezker abertzaleari lotutako komunikabideak zirelako Egin egunkaria eta Egin Irratia itxi zituen Polizia Nazionalak 1997. urtean; sumario berean Pepe Rei-k zuzendutako Ardi Beltza aldizkaria ere itxi zuten. 2003. urtean Euskaldunon Egunkaria-ri egokitu zitzaion txanda, ETAren sare mediatikoa zela argudiatu zen orduan eta Guardia Zibila bidali zuten Egunkaria itxi zezan. Egunkaria euskaraz zegoen komunikabide bakarra zelako itxi zuten aitortu nahi edo aitortu nahi ez; garai haietan txapapotez blai zegoen gobernuak inkestetan puntuak berreskuratzeko operazio judizial-elektoral bat behar baitzuen; eta horretarako dena ETA zela kanpainapean Egunkaria lurperatu zuten.

Arazoa beraz ez da dirudiena bezain arina eta galdera honakoa da: Erabateko demokrazia batean adierazpen askatasunak mugarik eduki behar al du? Nire iritziz ez, bidea ez baita sekula izango komunikabideak ixtea. Artikulu batean iraindua sentitu den pertsonak nire ustez bide judizialak (ohore eta izenaren aurkako akusazioak etab.) jorratu beharko lituzke. Bestela, komunikabideen itxiera onartzen hasten baldin bagara, azkenean demokrazia batean usteak, iritziak, pentsakera kritikoak, ikuspuntu desberdinak etab. bermatu behar dituzten komunikabideak, hauek anitzak (gizartea bera bezalakoa) izanik ere, ez baitira osotasunez kaleratuko ; eta ustezko demokraziaren “defentsan” demokrazia bera sasidemokrazi bat bilakatu baitzaigu. Eta hau da tamalez ildo honetako er

abaki judizialekin Espainiar Estatuan gerta dakiekeena. Eskerrak Liztor hor egongoden!!

Ulanga hire artikulua ez zatek bat ere gustatu zarzuelakoei!!!!

Aitor Ulanga


Komumunikabideen boterea

Denok daukagu komunikabideek daukaten boterearen berri. Hauek egunero gertatzen denaren berri ematen digute, baina askok euren buruari egiten dioten galdera hauxe da: Komunikabideak objektiboak dira? Honi buruz hitz egingo dizuet artikulu honetan, hasteko, eta frogatzeko komunikabide guztiak ez direla objektiboak hementxe duzue adibide bat:

Nork esan dezake hau objektiboa dela? Komunikabide batzuk objektiboak ez direla argi gelditu dela uste dut. Hala eta guztiz ere, esan beharra dago guztiz objektiboa izatea oso zaila dela, baina nahiz eta gezurrak ez esatea ez den hain zaila, komunikabide gehienek gezurrak barra barra esaten dituzte eta hori ez da okerrena, okerrena honen ondorioz arazo eta eztabaida asko sortzen direla eta komunikabideek jendearen pentsakeran eragin handia dutela da.

Honetaz gain, aipatu beharra dago azkenaldian hain modan dagoen hitz bat: “morboa”, komunikabideek esaten dituzten gezur gehienak morboa sortzeko izaten dira eta batez ere, diru gehiago irabazteko.

Horregatik artikulu hau irakurtzen duten guztiak bultza nahiko nituzke irakurtzen duten guztia ez sinestera, zeren eta atsotitz Japoniar batek dioen bezala: “Irakurtzen duzun guztia sinesten baduzu, hobe ez irakurri”

OHARRA: zuek morroi bizkorrak zartenez, ea aurkitzen dituzuen argazki-oineko bi lerroetan dauden lau gezurrak (gehienez 16 segundu erabili)

Oier Izulain

KLASEETATIK JOAN DIRENENTZAT

Urte honetan aurrekoetan ez bezala ikastetxetik jende asko joan da. Unibertsitatera joan direnak alde batera utzita, irakasle batzuk eskola utzi dute. Gainera ezinezkoa izango da klase horiek berriro ikustea.

Alde batetik Patxi Ezkiaga dugu, bere bizitza klase ematea zen. Noizbait zeregin handiagoaren bat bazuen eskolatik kanpo, amorru handia sentitzen zuen joan beharragatik. Patxiren klaseetan besteetan baino lan gehiago egiten zenuen, bere sentimenduez kutsatzen zintuelako. Zoritxarrez izan duen gaixotasunarengatik ezin izango dugu klaseren bat berriro berarekin eduki eta ikasle berriak ez dira bere energiaz kutsatuko.

“Ez zaudete topen de dios”

Beste aldetik Xabier Galardi dugu. Filosofia irakasle bikaina eta pertsona hobeagoa. Zaila izango da bere metodoak ahaztea, batzuk ez ziren onenak batxillergoko ikasle batentzat baina azkenean denbora pixka bat sartuta dena ikasten zenuen oso erraz.


“Hain xuxen…/ Interesgarria benetan /Cojon de gorrion zurdo”


Azkenik eta ez honengatik garrantzi gutxiagokoa, ”the last but not the least”, Belen Alboniga. Klaseak emateko era arraroa zuen, baino klaseetatik zerbait gehiago jakinda ateratzen zinen. Gainera beti ahalik eta hoberen tratatzen zintuen eta pazientzia handia zuen denekin.

“Jakin badakizue...”

Pertsona guzti hauei hoberena opa diet. Zorte ona izan!!!

Iker Pedrosa

Euskarazko e-maila

Posta elektronikoko zerbizua eskaintzen duten zerbitzari asko aurkitu dezakegu interneten: hotmail, yahoo, etab. Baina orain arte ez zegoen euskerazko posta elektronikoko zerbitzua eskaintzen zuen zerbitzaririk, hutsune hau bete egin da. Behingoz euskaldunok gure hizkuntzan dagoen posta elektronikoa edukitzeko aukera izango dugu. Zerbitzua doakoa da eta kontu berria egiteko www.euskalerria.org webean sartu behar da. Euskalerria.org ez da soilik e-mail zerbitzua eskaintzen duen orria, honez gain berriak, hiztegiak, entziklopediak, web bilatzailea, jokoak eta bestelako zerbitzuak aurkitu ditzakegu. Benetan aukera ederra da gure hizkuntza bultzatzeko, eta Liztor aldizkariak ez du aukera hau galdu nahi, horregatik gaurtik aurrera gure posta elektronikoa honakoa izango da liztor@euskalerria.org (email zaharra ere mantenduko dugu). Denok dakigu Internet eta teknologi berriak geroz eta gehiago erabiltzen direla gure bizitzan, honelako lekuak sustatuz gure hizkuntzaren egonkortasuna bermatuko dugu, sarean leku bat egingo diogu-eta.

Ander Edo

Euskal kanturik onena

Liztor aldizkarian XXI mendeko euskal kanturik onena bilatzen ari gera. Horretarako beharrezkoa degu zuen laguntza. Bidali zuen proposamena gure e-postara edo egin blogean bertan "0 comentarios" en klikatzen. Parte hartzen duten guztien artean sari bat zozkatuko dugu.
IRAGARKIAK

Nola baloratuko zenuke gure blog-a?