AURKI...


Hau bakarrik hasiera da. 1 eta 2 zenbakiak jarri ditugu. Hurrengo astean 3 eta 4 a izango dituzue, eta hemendik aurrera argitaratzen ditugun zenbaki guztiak blog ean izango dituzue. Ez ahaztu artikuluak komentatu ditzakezula. Besterik gabe AGUR.

LIZTOR (2 zenbakia)

Kaixo lagunok! Ongi etorri gure aldizkariko bigarren zenbaki honetara! Berriro ere gustuko baduzue, zuen esku artean duzuen aldizkari honetaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu eta idazteko asmoa baduzue bertan idaztera ere gonbidatzen zaituztegu noski. Horretarako gogoratu euskaraz nahi duzuen edozein gairi buruz idaztea aski duzuela eta hau gure helbide elektronikora ( liztor@euskalerria.org) bidaltzea. Besterik gabe, gustuko izango zaizuenaren itxaropenarekin igortzen dizuegu ale berri hau. Eskerrik asko guztioi!

Zenbaki honetan parte hartu dute:

Oier Izulain, Ander Edo, Iker Pedrosa, Iban Rodriguez, Laila Ajiba, Aitor Ulanga, Julen Ulanga,

Eskerrik asko guztioi

Heldu korrikari



Badator Korrikaren 15. edizioa. Martxoaren 22an hasiko da Karrantzan eta apirilaren 1ean bukatuko Iruñean. Donostiara martxoaren 24ean (larunbata) iritsiko da 16:56tan.

Korrika 15ek euskal emakumea omenduko du, euskal emakumeek gure hizkuntzaren transmisioan izan duten garrantzia eta ezinbesteko papera goraipatu nahi dituelako. Korrika 15en mezua HELDU izango da, heldu HERRIARI,helduHITZARI,heldu ELKARLANARI,helduEUSKARARI,heldu LEKUKOARI…

Beti bezala, aurten ere Korrikak bere abestia izango du. Niko Etxartek jarri dizkio musika eta hitza korrika 15eko kantari. Euskal Herriko beste hainbat abeslariren laguntza izan du Niko Etxartek. “Barricada” taldeko "Drogas"etik hasi eta Zuberoako "Amaren alabak" talderaino. Euskara erabiltzeko deia egiten da kantan, bera baita "nortasunaren mintzaira".

Euskal Herriari bira ematen dion korrikaren kilometroak saltzen diren moduan, Interneten antolatu duten Ziberkorrikan mezua mundu osoan barreiatuko duten ziberlekukoak saldu nahi dira. Sarean saltzen diren lekuko digital guztiekin eta erosleen izen-abizen guztiekin Ziberkorrika zerrenda osatuz joango dira eta mundu mailako Korrikaren ibilbide birtuala egingo dute. Ziberlekukoaren gutxieneko salneurria 50 eurokoa da.

Bukatzeko hemen dituzue Korrikan parte hartu nahi baduzue egin ditzakezuen gauzen zerrenda:

  • Korrika kulturalak antolatuko dituen ekitaldiez gozatu.
  • Munduko itzulia egingo duen Ziberkorrikan parte hartu.
  • Martxoaren 22an Karrantzara eta apirilaren 1ean Iruñeara joanez, Korrika 15en hasieran eta amaieran parte hartu.
  • Korrika zure herrira edo hirira iristean bertan korrika egin.
  • Ekonomikoki lagundu « http://www.korrika.org » web orrian aurki dezakezun kontuan dirua sartzen edo korrika 15en oroigarriak erosten.

HELDU KORRIKARI!!!

Oier Izulain

Bakea, denon eskubide


Urtarrila amaieran ospatu zen Ghandiren heriotzaren urteurrena probextuz, bakearen inguruko artikulu hau idatziko dut. Aski ezaguna da denontzako Ghandi bakezale indiarrak bake eta elkarbizitzaren alde egin zuen apustu irmoa eta berak esan zuen honako esaldi famatu hau: “ Ez dago biderik bakearentzat, bakea da bidea”. Urte asko igaro diren arren, ez gara gai izan lelo hau hartu eta bera oinarri izanik gizartea eraikitzeko.

Ghandik esaldi hura esan ostean, mundu mailako agintariek eta leku batzuetako erakunde terroristek entzungor egin zioten eta guda estrategiekin aurrera jarraitu zuten, horren adibide dira esaterako; Vietnamgo gerra, Txetxeniako gatazka, Euskal Herrian ETA, Kolonbian FARC edota orain dela urte gutxi Azoreetako hirukoteak Irak inbaditzeko hartu zuen legez kanpoko erabakia. Ez dugu ezer aurreratu. Gure garapena urte guzti hauetan zehar soilik teknologikoa izan dela esan dezakegu lasai asko, gizakiak lehen bezala jarraitzen baitu jokatzen gizarte bat eraikitzeko orduan, baita gatazkei aurre egiterako garaian ere.

Argi dagoena da guda bat egitea erabakitzeak dituen interes ekonomikoak agerikoak eta nabariak direla; aitzakia politikoa izanik ere, guda osoen sakoneko arrazoiak ekonomikoak baitira. AEBen politika da horren erakusle garbia gaur egungo mundu honetan. Irak demokrazia eta askatasunaren baitan inbaditu zuten, hura askatzeko asmoz. Mozorroak oso polita dirudi, baina denok dakigu Irak-eko legez kanpoko gudaren arrazoia petrolioa zela, eta bide batez, AEB-k Golko inguruan petrolio kontrolaren oinarriak finkatzea, hartara bere ekonomiak behar dituen baliabide energetikoak beste belaunaldi batentzat bermatuak egoteko. Guztiz gaitzesgarria eta onartezina. Izan ere, demagun Bush-en gobernuak esandako gezurrak egia zirela eta demokrazia eta askatasuna eraman nahi zizkiotela Irakeko herriari. Honek makina bat galdera dakartza demokraziaren funtsezko oinarriei buruz. Demokrazia eta askatasuna bonben eta hildakoen bidez zabaldu behar al dira? Demokrazia ez al dute herri bakoitzeko herritarrek erabaki behar? Askatasuna al da herriak txikitzea, zibilak akatzea edota 200.000 tropa atzerritarrez herri bat josia egotea? Demokrazia demokraziatik kanpoko legeen bidez eginiko guda baten bidez hedatzen al da? Horrela jarrai nezake beste orri bat betez, baina alferrik izango litzateke AEBetako presidenteak bere baitan jarraituko duelako. Denon begibistan dagoena da guda hau porrot bat izan dela, ez baita nahi zen ezer lortu: suntsipen handiko armak ez dira inon ageri, demokrazia bat ezartzeak ezinezkoa dirudi, petrolio horniketa eskuratzeak oso zaila dirudi, egunero 100 hildakotik gora dituzte, islamiar terrorismoarentzako harrobi bilakatu da, guda zibil bat oso litekeena da...

Gure herrian bertan ere, bakearen alde gaudenok ikaragarrizko zaplastekoa jaso genuen iragan abenduaren 30ean; ETAk Barajasen burutu zuen ekintza lazgarri, gaitzesgarri eta onartezin harekin. Itxaropentsu ginen su etenarekin piztu zen itxaropena oraingoan ondo amaituko zelakoan, aukera inoiz baino hobea zelako. Hala ere, sinestuta nago bakean, ETArik gabeko Euskal Herri batean biziko naizela, ezerk ez duelako justifikatzen desberdin pentsatzen dutenen hilketa. Jakitun naiz, ez dela bide erraza eta hau unerik egokiena hori esateko; baina euskaldunok ezin dugu onartu XXI. mendean inori ordezkatu gabe talde terrorista batek gure izenean hitz egin eta hiltzea, gure izenean ez dugulako onartzen desberdin pentsatzen dutenak akabatzea eta gure izenean guk hitz egiten dugulako. Horregatik, eskatu nahi dut bakean biziko garen Euskal Herri bat, non bakoitzak egoki deritzona defenda dezakeen eta botoak baditu, bere usteak aplika; bakea azkenean gu guztion eskubidea delako eta gu guztiok ikusiko dugun zerbait, lehenago edo beranduago.

Aitor Ulanga Ganuza

Ume soldaduak


Asko dira gerrak uzten dituen aztarnak, artikulu honetan deigarrienetako bat aztertuko dugu, ume soldaduen kasua.

Gezurra badirudi ere 300.000 eta 500.000 tartean dago ume soldaduen kopurua, neskak zein mutilek jasaten dute esklabutza mota hau. Afrikan ematen da gehien bat (Uganda, Kongo, Liberia, Boli Kosta), baina badira beste eskualde asko non umeak soldadu gisa erabiliak izaten dira: Myanmar, Sri Lanka (Asia) eta Kolonbia.

Baina zergatik umeak?

Umeek ez dituzte nagusien aginduak eztabaidatzen eta hauxe da edozein soldaduaren oinarrizko araua.

Zertarako?

Lan askotarako erabiliak izaten dira borroka, sukaldaritza, erizaintza, esklabu sexualak…

Nola?

Batzuk “bolondres” moduan aurkezten dute beren burua, beren familia guztia gerran hil delako, pobrezia dela eta edo familia barnean arazoak dituztelako eta beste asko bahitu egiten dituzte eta entrenamendu esparruetara bidaltzen, han helduekin batera “irakaskuntza” militarra izan dezaten. Tratu bortitzak eta bizi baldintza negargarriak jasaten dituzte talde militarraren barruan, eta batzuetan hau dela eta hil egiten dira. Alkohola eta drogak ematen dizkiete gogorrago jarduteko borrokan, hasi baino lehen balen aurkako “botikak” ematen dizkiete beldurrik ez izateko (argi dagoenez botika hauek ez dira existizen).

Irtenbideak:

Oso zaila da egoera honi amaiera ematea. Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKEek) zailtasun asko izaten dituzte umeak askatzeko, askotan militar buruek ez dute onartzen umerik daukatenik edo ez dituzte askatu nahi, eta nesken kasuan generalarekin “ezkonduta” daudela diote. Baina arazoak ez dira taldetik ateratzean bukatzen, orduan birmoldatze prozesu zail bat hasten da. Umeek beren betiko bizitzara bueltatzea ez da batere erreza, batzuetan beren gurasoek ez dituzte onartzen edo beren itzulera ez dute begi onez ikusten oso pobreak baitira eta umeak “aho bat gehiago” suposatzen duelako. Nesken kasuan jasotako abusu sexualengatik ez dituzte haien komunitateetan berriro onartzen batzuetan. Eta honi guztiari, gerraren ondorioz jasaten dituzten trauma psikologikoak gehitu behar zaizkio.

Zer egin?:

Egin behar dugun lehenengo gauza arazoa ikuskatzea da, hau da, begiak ireki. Eta nola egin hau? Informatu zaitez, ez ezazu beste alde batera begiratu telebistak edo prentsak gaiari buruz hitz egiten dutenean. Baina hau ez da nahikoa, kontzientziatu egin behar dugu, arazoari buruz gogoeta sakona egin eta enpatia praktikan jarri. Eta bukatzeko gobernariak presionatu egin behar dira, gogoratu gobernariak (gutxienez hemen) herriak aukeratzen dituela. Agian pentsatuko duzu ezer gutxi egin dezakegula, baina gogoratu:

“Itsasoa ur tantaz osatuta dago.” Ander Edo

RODRIGEZ DOKTOREA

SAN BALENTIN = Kupido= Aingerutxo potolo eta leloa. Punteria ipurtzuloan dauka bere maitasun oh arku ziztrin horrekin tiro egitean. Sexu liberala aldarrikatu zenetik jubilatu egin zitekeen.

Mutilentzat: Diru barik nago eta orain neska lagunari zerbait oparitu behar… beno agian bere errekonpentsa izango du, nork daki? (honek “hidalgia”-ren puntu guztiak apurtzen ditu, baina “Badena: bada; eta ez dena: ez da.” Eta kitto!)

Neskentzat: Joe, kriston arazoa dut. Mutil lagunaz presumitu behar dut eta oraindik ez dut bat aurkitu. DIOS!. Hau pentsatzen dago klaseko neska katxarroena eta nola ez xarmantena bere aurretik pasatzen denean, neska hau bestearen aurrean gelditzen da eta zera esaten du: “Osea neska… ene mutil puska ikusi beharko zenuke. Bere bizepsak, bere aurpegia, bere… Jainkoak marraztu duela dirudi.” Orduan sortzen da krispazioa, eta estrategia makiavelikoak sortzen dira mutil bat lortzearren.

Opariak: Jakina da jende azkarrena kutreena dela, eta opari on baten ondorioak bikotearen haustura ekartzen dutela.

Anonimoak: Hauek kriston sasikumekeria dira, eta bat izaten duzunean izorratu egin zaituztela ohartzen zara. Hasteko, ez dakizu egia ala gezurra den, gero gauzak txarrera doaz: “Nork idatzi ote du mutil batek ala neska batek?”.

Hori bai, ez larritu, gehienetan txantxak dira eta.

Mitoa: Bikoterik ez daukaten MUTILEK, ahalik eta alkohol gehiena erosten dute supermerkatu batean. Gero lagun baten etxera joaten dira eta bertan zenbait lagun elkartzen dira. Bertan alkohol guztiarekin bukatu eta telebista eta DVD-a pisten dute film pornoen maratoi bat egiteko edo.

MESEDEZ, EZ PENTSA HALAKORIK EGITEN DUTENIK. EGUN NORMAL BAT DA MUTILZAHARRENTZAT. Neskazaharrek berriz krispaturik egoten oi dira egun horretan.

Iban Rodriguez

Espazioa esploratzea berriz ere helburu bihurtu da

Txinak, Errusiak, Indiak, Japoniak, Europak eta Estatu Batuek gizakia berriro Ilargira eraman nahi dute. Estatubatuarren asmoa Ilargian base iraunkor bat jartzea da. Base hau ordea, beste herrialde batzuen laguntzarekin eraiki nahi dute, Nazioarteko Espazio Estazioa eredutzat hartu dute honetarako. Base hau eraikitzean Ilargia esploratu, eguzki-sistema ikertu eta beste planetetara misioak bidaltzeko erabiliko lukete. Izan ere Ilargian grabitate gutxiago dagoenez, erregai gutxiago erabili daiteke. Askoren ustez orain dela berrogei urte gertatutakoa berregin nahi dute eta azken aldi honetan izan dituen problemak ahaztu.

Martitzerako bidaiei buruz berriz, estatubatuarrek eta europarrek dute helburu. Estatubatuarrek bi espazio-ontzi berri eraikiko dituzte. Lehenengoa esplorazio ontzia izango da eta bertan ibilgailu bat eramango dute. Bigarrena astronautak eta zama Martitzera bidaltzeko erabiliko da. Europak aldiz, Aurora programan tripulatutako bidai bat nahi du 2030erako.

Beste alde batetik, enpresa pribatuek espaziora jendea bidaltzeko planak dituzte. Virgin Atlantic da enpresa hauen adibide garbiena, ehun eta berrogeita hamar mila euroren truke espaziorako bidai bat kontratatuko ahal dela esan du. Virginek, X saria lortu du, sari honek espaziorako bidaietan ekimen pribatua bultzatu nahi du.

Iker Pedrosa

Zein ondo bizi diren Errealeko jokalariak!

Dagoeneko Espainiako ligaren erdia baino gehiago pasa da eta horrela jarraituez gero bigarren mailara jaitsiko dira. Honen harira, galdera hauek bururatu zaizkit nire artean:

- Baina justua al da inmigrante esplotatu batzuek 500 euro irabaztea hilaren bukaeran eta Errealeko jokalariek milioika milioi irabaztea egunean bi ordu entrenatzeagatik?

- Justua al da Errealeko jokalariek hainbeste diru irabaztea, eta bien bitartean guk, ikasleok, egunean sei ordu eskolan eta horrez gain etxeko lanak egiten eta azterketak prestatzen jardun eta ezer ez kobratzea?

Hala ere, Erreala Gipuzkoako sentimendu bat dela onartu behar dugu, baina ez zait ondo iruditzen hainbeste kobratzea. Athletic-ek baino askoz jarraitzaile hobeak ditugu. Gora Erreala!

Julen Ulanga

LIZTOR ( 1 zenbakia)

Kaixo lagunok! Ongi etorri Liztor aldizkari berri honetara! Eskuartean duzuen aldizkari hau, bertan idatzi dugunon artean egin dugu eta gustuko baduzue bertan idaztera ere gonbidatzen zaituztegu.Horretarako gogoa eta zuek pentsatuko gai bat baino ez duzue behar, edozein gai hauta dezakezue eta horri buruz pentsatzen duzuena idatzi dezakezue orri hauetan; hizkuntza bezala noski, euskara erabiliz.

Besterik gabe, adiskideok, goza ezazue gustuko baduzue, gure aldizkariaren lehen atalaz eta disfruta ezazue gabonetako oporretaz!. URTE BERRI ON GUZTIOI!



Zenbaki honetan parte hartu dutenak:

Marta Garcia, Oier Izulain, Ander Edo,Iker Pedrosa, Iban Rodríguez, Iban Ruiz, Marta Ruiz de Gauna, Aitor Ulanga, Julen Ulanga.


Formula 1 gelditu egin da hurrengo urtera arte


Schumacherren, Cosworthen eta Michelinen azken lasterketa izateaz gain, Brasilgo Sari Nagusia motorrentzat ere ziklo baten amaiera izan zen. Betidanik 1 Formula motorren erakusleiho izan da, fama asko lortu baitute. Baina hau bukatu egin da, motorrak hurrengo hiru urteetarako berdinak izango baitira.

Erabaki honen atzean kostu murrizketaren estrategia dago. Azken urteetan, 1 Formulako eskuderia asko joan egin dira, gehienak diruagatik. Kostuek izugarri egin dute gora eta horrek erakargarritasuna kentzen dio, batez ere, kirol honetan sartzeko asmotan dauden talde berriei.

Beraz, hurrengo urteetan motorren bilakaera gelditu egingo da. Txapelketa aurrera dihoan heinean motorren batean arazoren bat topatuz gero, eskuderiek FIAri aldatzeko baimena eskatu beharko diote. Kanpoko beste elementu batzuk, aldiz, askatasun osoz alda daitezke.

Aldaketa horrek beste aldaketa garrantzitsu bat izango du lagun 2008an. Izan ere, orduan FIAk motorraren elektronika estandarra inposatuko du, talde guztientzat berdina. Mekanika zenbat eta antzekoagoa izan, gidariak orduan eta garrantzi gehiago izango du. Hau da FIA azken urte hauetan bilatzen ari izan dena, ahal den heinean gidariak garrantzitsuagoak egitea. Honek ematen baitio ikuskizuna eta bizitasuna kirol honi.

Aurten berriz, lehengo urterako zeuden zenbait lege aldatu ditu FIAk, Ferrari berriro talde nagusien artean egon zedin. Kosta egin zaion arren, azkenean Ferrarik nagusitasuna lortu du bigarren erdiko lasterketa gehienetan. Alonso eta Renault aldiz lehen zatian sendo egon dira, baina urtea aurrera joan ahala atzerantz egin dute.

Aurtengo urtearen analisia:

Lehengo urtean bezala, Alonsok Reanult kotxea zein azkarra zen erakutsi zuen. Lehen hiru lasterketak eroso irabazi ondoren, Europako lehenengo lasterketan Alonso bigarren gelditu zen Schumacherrren atzetik. Ferrariko gidariak erakutsi zuen urte honetako txapeldun izatea ez zela erraza izango. Hurrengo lasterketan, Europakoan berriro ere Ferrari goian egon zen.

Montmelon, Monakon, Silverstonen eta Montrealen Fernandok abiadura zuzena sartu eta lauak irabazi zituen. Michael bigarren gelditu zen guztietan, Monakon izan ezik. Non bere kotxea aparkatu zuen kalifikaziorako balio zuten entrenamenduetan, Alonsok bere bira azkarrena egin behar zuenean. Honengatik Schumacher azkena atera zen lasterketan.

Hemendik aurrera Ferrari nagusitu zen. AEBetan Renault-ek oso lasterketa iluna egin zuen, Michael lehenengo gelditu eta Alonso laugarren. Hurrengo lasterketa Montoyak 1 Formula utzi zuenekoa izan zen. Baina, baita ere, FIAk Renaulten masa mugikorra debekatu zuenekoa. Ferrarik min handia egin zion Renaulti Frantziako lasterketan. Hemendik aurrera Alonsok taktika defentsiboa aukeratu zuen.

Italian gertatu zena oso garrantzitsua da: Schumacherrek bere erretiroa iragartzen du, FIAk Alonso zigortzen du Massa “oztopatzeagatik” eta azkenik motorra puskatzen du. Schumacher bi puntura bakarrik gelditzen da.

Hurrengo lasterketa ez zen oso garrantzitsua izan txapelketa erabakitzeko, biek ez baitzuten lasterketa bukatu. Baina bai izan zen garrantzitsua Alonsok erakutsitako indarragatik. Kalifikazioko entrenamenduetan asturiarrak eta alemaniarrak, biek, bi segunduko zigorra jaso zuten. Lasterketan berriz, Fernandok inolako zailtasunik gabe aurre hartu zion Michaeli. Hau ahozabalik gelditu zen egin ziotenagatik. Pena handia izan zen gero Renaultekoak lasterketa ez bukatzea.

Txinan gertatutakoaz geroztik, Schumacherrek txapelketa bere poltsikoan zuela zirudien. Berriro irabazi zuen eta lidergoa lapurtu zion. Alonsok berriz, bere mekaniko traketsaren erruz, hogei segundu galdu zituen boxetan.

1 Formulan ezinezkoa da esatea norbaitek txapelketa irabazi duela, zerbait gerta daitekeelako. Eta holako zerbait gertatu zitzaion Michaeli, Japonian motorra hautsi zuen hogei bira baino gutxiago gelditzen zirenenan. Seguruenik Alonsok Txinan eta Japonian egindako presioagatik gelditu egin zen Ferrariare motorra.

Brasil, aurtengo azken lasterketa. Schumacherrek oso zaila zuen txapelketa irabaztea, are gehiago oraindik bere neumatiko bat lehertu zenean. Hala ere, bere bizitzako lasterketarik ederrenetako bat egin zuen. Azken postuetan egon ondoren, puntuatu egin zuen. Buttoni, Fisichelari eta Raikkoneni egindako aurreraketak gure begietan grabaturik geldituko dira betirako.

Hurrengo urtean zer gertatuko da? Nor izango da txapeldun? Alonso McLarenekin, Raikkonen Ferrarirekin, Kovalainen Renaultekin ala beste bat? Batek daki! Hurrengo urterako egindako aldaketak kontuan izanda hauetakoren bat aukeratzea izango litzateke errazena, baina 1 Formulan gauza asko gerta daitezke. Urte honetan gertatu den bezalakoa espero dugu 1 Formula gustatzen zaigunoi.

Iker Pedrosa

Kilometroak

Urriaren bataren bezperatik prest nengoen jada. Goiz goizetik hasi zineten iristen. Ni zuen zain nengoen. Apaindua nengoen, maitale bat bere maitearen zain bezala nintzen. Baina zuek ez zineten horretan fijatu. Zortzietan nik kaleak txukun neuzkan; hamaiketarako ordea, botila, poltsa eta beste zerrikeriez beterik zeuden. Euskaldunon festa zen, baina gazteleraz egiten zenuten. “Viva el País Vasco” esatea besterik ez zenuten falta. Gehienek hauxe egin zenuten.

Baina, hala ere, bazeuden euskaraz egin zutenak. Elkarrekin jator egon zirenak, nahiz eta elkar ezagutu ez. Euskal Herrian baitzeuden, euskaldunen artean. Zuek alkoholaren edo beste edozein drogaren menpe erortzen zineten bitartean, hauek festa egin zuten, kilometroak egin zituzten, euskal festa egin zuten.

Iban Ruiz

Gaizki esaka gazteez, zergatik?


Gaur egungo gazteek ez dugu balorazio onik, gehiago esango nuke, balorazio txarra dugula. Zergatik dugu fama txarra, edaten eta erretzen dugulako? Egia da edaten eta erretzen dugula, baina ez denek, batzuek bakarrik baizik, eta horiengatik ez dute gutaz ondo hitz egiten.

Baina horiek gazte batzuk dira bakarrik, ez dira gazte guztiak. Zein gogoratzen da umila den eta laguntzen duen gazte batetaz? Bere ondokoak gogoratzen dira bakarrik eta hauek dira jarraitu behar ditugun ereduak, ahal bada behintzat.

Testu honekin esan nahi dut mota askotako gazteak daudela, onak eta txarrak, eta gazteek errespetu bat merezi dugula. Gaizki dauden gauzak ere esan behar zaizkigu guk ere autokritika bat egiteko, hau da, konturatzeko.

Gutaz gaizki esaka aritzen diren pertsona horiei gogoratuko nieke gustura beraiek nolakoak ziren gaztetan, ematen duelako batzuei ahaztu egiten zaiela gazte izan zirela. Etorkizuna geure esku dago, bai onerako eta bai txarrerako.

Julen Ulanga(DBH2 A)

Euskara

Orain dela gutxi ospatu berri dugun Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta euskararen inguruan hainbat iritzi eta gogoeta egiteko aprobetxatuko dut.

Jakitun naiz ez dela erraza ( ziurrenik batzuetan, behar baino gehiagotan euskara politikarekin nahasten dutelako batzuk) euskararen inguruan mintzatzea, pertsona bakoitzak ikusten eta erabakitzen duelako ze jarrera hartu hizkuntzen aurrean; baina hala ere euskararen inguruan hitz egingo dut artikulu honetan.

Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza da. Hau da, guk euskaldunok dugun berezko hizkuntza, Espainiak gaztelania duen bezala; hori bai berezko hizkuntza izan arren, hizkuntza txikien multzoan dagoelako, euskarak hil nahi ez badu behintzat, bide zail bat du jorratzeke, historian zehar izan duen bezala.

Egun euskararen egoera Euskal Herrian bertan, oso bestelakoa da aztertzen dugun lurraldearen arabera. Euskadin ondo dagoela esan genezake, nahiz eta oraindik euskaraz erabat bizitzeko aukerak oso murritzak diren. Alde honetatik azken bi hamarkadetan gobernutik euskara bultzatzeak eta jendeak euskararen aurrean duen jarrera baikorrak euskararen osasun egoeraren hobetzea ekarri du. Ezin ahaztu dezakegu aldi berean, gizartetik, ikastetxetatik... euskararen alde egin den lana.

Nafarroan egoera bestelakoa da. Bertako gobernuak euskararekiko duen jarrera lotsagarria da eta euskara bultza eta zaindu beharrean eta herritar euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatu, Sanz jaunaren gobernua ikastola eta euskaltegiei dirua kentzen, euskara fakultateetatik desagerrarazi nahian etab. ari da. Nafarroako gobernuaren jarrera benetan ulerkaitza da euskararen aurrean eta politikoki soilik uler daiteke, ez hizkuntza aldetik. Sanz da euskararekin burutu behar ez diren politiken eredu, euskararen gaian behintzat eta nire iritziz, nafar euskaldunen oinarrizko hizkuntza eskubideak bermatu beharko lituzke ( administrazioarekin euskaraz mintzatzea esaterako) eta ez eskubide horien aurka egin.

Iparralde da euskal lurraldeetatik euskara okerren dagoen lurraldea. Erietxean koma egoeran dagoela esan genezake. Ofizialtasunik ezak asko zailtzen du euskararen biziraupena; ez baitu euskararentzat bizitza publikoan inolako eremurik aitortzen. Gainera, Iparralden ahoz ahozko hizkuntzaren igorpena galtzen ari da eta horren adierazle da, euskara dakitenen artean, zahar gehiago daudela gazteak baino. Beraz, euskararen etorkizuna Iparralden benetan beltza ikusten dut; hizkuntzak ofizialtasunik ez badu oso zaila delako aurreraurratsak ematea eta belaunaldiz belaunaldiko igorpena galtzen bada, zaharrek hiltzean hizkuntza beraiekin hilerrira eramango dutelako, gazteei oinordetza bezala utzi gabe.

Euskarak Euskal Herrian duen osasun egoera aztertu ostean, orain bakoitzari dagokio euskararekiko bere konpromezua hartzea. Batzuei ez zaie axolako, beste batzuoi axola zaigu, hori jada bakoitzaren hautaketa zilegia da, bizitzaren aurrean burutzen diren gainontzeko hautaketak bezala. Euskararen helburua XXI. Mende honetan, globalizazioaren mende honetan, bete dadin nahi badugu eta museotako pieza bat bilakatu ez dadin, euskaraz bizitzen ahalegindu beharko gara, ahal dugun gehienetan.

Aitor Ulanga Ganuza.

Rodrigez doktorea

Gure aldizkari honetan Iban Rodrigez ek gai bati buruz idatziko du. Gai bat proposatu nahi badiozue bidali itzazue ‘liztoraldizkaria@yahoo.es’-era . zenbaki honetako gaia AMODIOA da

Definizioa: Gizadiak asmatu duen gezurrik handienetakoa. Amodioaz ulertzen duguna erakarpena eta obsesioaren arteko nahasketa da.


Mutilek uste dutena: SEXUA

Neskek uste dutena : Hain kursia da, non ez du pena merezi, idaztea

Nola egin neska bat zuri ez urbiltzeko: Denok badakigu badaudela, nola esan… pertsona batzuk, zuregana hurbiltzen direnak eta zuk beraiei emozionalki min ez egitearren, ez diezu esaten: “Kriston neska itsusia haiz, mesedez ez hadi hurbildu nigana, ulertu al dun?”

Hau moral aldetik zenbait pertsonentzako ez dago ondo.

Horregatik zera proposatzen dizuet lagunok, zuei neska itsusi bat ez hurbiltzearren edozein kiroletaz hitz egiten hasi.

Kasualitatez neskak kirol horretaz jakingo balu, beste batera pasa eta operazio hau bizpahiru alditan errepikatu.

Ez baduzu lortu honela zu zauden lekutik joatea, ez larritu, oraindik zeozer gehiago egin dezakegu.

Politikaz hitz egiten hasi. Hau, ez da kirolarena bezain eraginkorra, baina neska bati kirola gustatzen bazaio, gehienetan ez zaio politika atsegin.

Hau guztia egin ondoren neska joatea eta berriro ez hurbiltzea ez baduzu lortu, gauza bakarra egin dezakezu. FRIKIA den zerbaitetaz hitz egitea, adib: Star Wars, Warhammer, Magic, Bideojokuak, etab.

Hala eta guztiz ere, ez baduzu lortu, korrika egin ezazu, zutaz OSO MAITEMINDUA dago.

Nola egin mutil bat zuri ez urbiltzeko: Ezinezkoa da. Guretzat, neskak eztia edo ardoa baino goxoagoak dira

Oharra: Mesedez, ligatzerakoan ez esan lagun bati laguntzeko; Oso laguna izan arren, gehienetan hark ligatuko baitu, nahiz eta neska hori kriston neska izan.


Oharra: Aldizkariak ez du bere idazleek idatzitakoari buruz( Rodrigez doktoreak bereziki) erantzungo

BA AL ZENEKIEN?

Historia:

TITANIC: 1898an, “Titanic” itsasoratu baino 14 urte lehenago, Morgan Robertson itsasgizonak “Huskeria” izeneko eleberria idatzi zuen. Luxuzko barku bati buruz hitz egiten zuen. Untzi hau bere lehen bidaian hondoratu egiten da Atlantiar itsasoan izozmendi baten kontra talka egitean. Untzia munduko handiena zen eta hondoraezina omen. Bere bidaiariak aristokraziaren gorenak ziren. Ezbeharra gertatzean ez zegoen salbabiderako ontzi aski denentzat. Gainera untziaren izena sinesten ez baduzu ere “Titan” zen.

BITXIKERIA BATZUK:

-Historia osoan, 36 Aita Santu izan dira erailak eta 13 espetxeratuak edo atzerriratuak.

-Bere exekuzioaren aurreko gauean “Catalina Howard”-ek, Enrique VIII.aren bosgarren emazteak, bere lepamoztea entseatzea eskatu zuen.

-Carlos VII.ak jateari utzi zion eta gosez hil zen, pozoitua izateko beldurragatik.

-1879an Estatu Batuetan morfinaren adikzioari aurre egiteko substantzia bat sartu zuten: kokaina.

Hitzen jatorria:

OK: Hitz hau erabilienetariko bat bada ere, bere jatorriak eztabaida asko sortzen du. Teoria batek esaten du Estatu Batuetan, gerra zibilaren garaian, tropak koarteletara itzultzen zirenean hildakorik gabe, arbela handi batean “0 Killed” (0 hildako) jartzen zutela. Hortik dator “O.K.” espresioa, dena ondo dagoela jakinarazteko.

S O S: 1912an, “SOS” letrak laguntzarako dei internazional gisa ezarri zituzten . Itsaso elkarte internazionalak esan zuen hizki hauek “Save Our Souls”(gure arimak salbatu) hitzen laburdura zirela eta ez zutela beste esanahirik. “Hiru puntu -hiru marra -hiru puntu” (· · · - - - · · ·) gogoratzeko eta Morse kodean transmititzeko errazak dira. Morse kodean S=". . ." eta O="- - -" baitira.

TANKEA: Zergatik deitzen diogu tankea ibilgailu militar bati? Ingelesek beren asmakizuna kamuflatu egin nahi zutelako etsaiaren kontra, beren tropentzako ur edangarriaren tankea zela esanez.

Oier Izulain

ALKOHOLA GURE GIZARTEAN

Alkohola hamalau eta hamasei urte tartean hasten da edaten gazteen artean, baina hamabi urtekoek ere edaten dute. Gaur egun oso normala da gazteen artean alkohola edatea edo erretzea, baina gure gizartean nahiz eta gaizki ikusita egon, normala iruditzen zaigu hau ikustea larunbat gauetan. Gazteak uste dugu honekin ondo pasatzen dugula, baina gauza txarrak ere ekar ditzake gure bizitzan. Adibidez gaztetan edaten hastean (normalki edanez), 25-30 urterekin konturatuko ginateke giltzurrunetan arazoren bat daukagula. Alkoholak efektu asko ditu eta edaten dutenek ez dakite alkohola nolakoa den. Bakarrik dibertsio moduko zerbait ikusten dute.

Alkohola likido bolatila eta kolore gabekoa da, edari fermentatuen artean aurkitzen dena. Alkoholaren kontzentrazioa handitzeko alanbike baten bidez fermentuak destilatzen dira, esate baterako whisky, vodka, tekila edo rona egiteko. Alkoholaren konposizio generoaren arabera kolorea, zaporea, usaina eta beste hainbat gauza aldatzen dituzte. Alkohola askotan adulteratu egiten da eta ez da kalitate eta osasun kontroletatik pasa, adibidez alkohol etilikoa. Egurretik eratorritako alkoholak itsupena sor lezake. Alkoholak 25-90 minutu inguru behar ditu odolera iristeko.

Askok pentsatzen dute alkohola pizgarri bat dela, baina gorputzaren mekanismoaren depresioaren ondorio da. Drogetan bezala alkoholak dosiaren arabera ondorio ezberdinak ditu: hasera batean gure hitzei eta ekintzei eragiten die, ondoren arnasketari eta azkenik asko edanez gero, intosikazioa gerta liteke, hau gertatzean koma etilikoan geratuko ginateke. Terapeutikoki alkohola ere erabiltzen da. Erdi Aroan adibidez gaixotasunak sendatzeko whiskya edaten zen (whisky hitzak gaelikoan “biziaren ura” esan nahi du). Alkohola margoak eta fabriketako hainbat gauza disolbatzeko ere erabiltzen da.

Alkoholak hainbat efektu ditu:

1- Chakras-en efektua: gorputzak dituen 7 gune psikiko eta sutilak.

2- Kanpo energetikoaren efektua.

Guraso batek eta gazte batek alkoholari buruz pentsatzen dutena.

Nola ikusten duzu alkohola gazteen artean?

GURASOA- Nire ustez gazteek ez luketen alkohola edan behar baina guk ezin dugu ezer egin hau gerta ez dadin.

GAZTEA- Nik uste dut oso gai larria dela, gazte asko alkohola oso goiz probatzen hasten direlako.

Zer iruditzen zaizu gazteei alkohola saltzea?

GUR- Gaizki iruditzen zait zeren askotan esaten da 18 urtekoei bakarrik saltzen zaiela bakarrik, baina 14 eta 17 urtekoei ere saltzen zaie, norbaitek hau gelditu beharko luke.

GAZ- Oso ondo iruditzen zait, neurriz saltzen badigute.

Uste al duzu alkoholarekin hobeto pasatzen dela?

GUR- Ez da beharrezkoa edatea ondo pasatzeko, beste hainbat gauza dituzte egiteko eta ez bakarrik alkohola edatea, batzuetan ez dute kontrolatzen eta arazoak sortzen dira.

GAZ- Ez.

Zer pentsatzen duzu lege berriari buruz? (16 urtekoei ere alkoholik ez saltzea)

GUR- Eragina edukiko luke gazteen artean, baina azkenean beraiei ez badiete saltzen beste pertsona bati eskatuko liokete alkohola erosteko. Beraz edaten jarraituko lukete.

GAZ- Niri legeak ez zaizkit batere gustatzen.

GABONAK DIRA

-Alaitasunaren garaia:

Jendea irribarretsu dabil kalean barrena. Zoriontasun kolektibo antzeko bat ari da zabaltzen. Olentzerok bialiko dizkigu uhinak, ziurrenik. Eta Olentzero ez bada iragarkiak arduratuko dira horretaz. Gaur egun kolonia botaz, auto azkarrena erosiz (200 bat zaldi dituena) eta pare bat alditan ‘corporación dermoestetika’-tik pasaz, erotuta egon behar zenuke zoriontsu ez izateko. Egin beharko.

-Familiaren garaia:

Ikaragarrizko poza ematen du amonaren etxera iritsi eta familia osoa sukaldean ikustea, denak alai eta barrez (dena den uhinak ere iritsi zaizkie). Familiako kide guztiei eman behar zaie muxu eta guztiei galdera berdinak erantzun.

-Ai ene! Zenbat hazi zaren! Laster harrapatuko dituzu gurasoak!

-Bai jeje… (‘txarra litzateke urte batean aldatu ez izana’ pentsatzen duzu)

-Eta ikastola zer moduz?

-Ba ondo…(‘oporretan eta eskolari buruz hitz egin behar…’ )

-Eta nobiorik bai?

-Nik? Ez! (‘galdetzea beharrezkoa al zen?’ )

-Ui, ui, ui! Gorri-gorri jarri zara eta!

-Zera… aitak deitzen nau. (‘uf!’)

Bai, familia…

-Promesen garaia:

‘Urte berri on! 2007 zoriontsua izan dezazulea!’ truuuuut’ Dagoeneko pikodun txanoa jarri dizute buruan eta ez dakizu nola iritsi diren haimbeste serpentina zure sorbaldara. Urte berri bat asi zaigu. Bai adoretsua… etortzera ausartzea ere! Orain hasten zara beteko ez dituzun promesak egiten: ‘Hemendik aurrera fijo ez ditudala gauzak azken momenturako utziko’ ‘Aurten bai hasiko naizela dieta egiten’ eta elezahar bihurtu den ‘Erretzeari utziko diot’. Lehenengo bi egunetan bai betetzen dituzu baina gero…salda bero


-Oparien garaia:

Abenduak 25 goizeko zazpiak eta laurdenetan. ‘Olentzerooooooo! Olentzero etorri daaaa!’ Zure arreba txikiaren ohiuek zure amets lasaiatik atera zaituzte bat-batean eta buruan mailu batekin jo izan bazintuzte bezala geratu zara. ‘Me cagüen el casero este…’ Saloira abiatzen zara (zer erremedio) eta opariak irekitzen hastenzara begiak erdi itxita. ‘Bai, nahi nuena...zzz…’

Marta Garcia

Egiako haur txokoa egoera larrian

Egiako haur txokoak 16 urte daramazki Egiako haurrei zerbitzu hezitzaile bat ematen. Gazte talde batek Egiako haurren aisialdi beharrak ikusirik, haur txokoaren egitasmo bat sortu eta aurrera eraman zuen. Bertan umeen aisialdia bete eta hezi egiten dituzte.

Baina Egiako haur txokoa egoera larrian aurkitzen da diru kontuak direla medio. 16 urte hauetan zehar udaletxearen diru laguntza jaso dute, baina laguntza hau azken urte hauetan oso gutxi igo da, esan daiteke lehenengo urtean jasotzen zuten diru kopuru berdina jasotzen dutela. Urte hauetan zehar ezin bestekoa izan da bazkide eta gurasoen inplikazioa haur txokoa aurrera eramateko, beraiek jarri behar izan dute kasu askotan dirua gauza berriak erosteko.

Baina urterik urtera egoera okertzen joan denez, eraginak gaur egun tamalgarriak dira. Haur txokoko hezitzaileen egoera urterik urtera prekarioagoa da, beren soldatak gero eta baxuagoak dira. Diru falta honen beste eragin bat Egiako haurrek urtero igotzen den kuota ordaintzea da (aipatu beharra dago beste auzo batzuetan zerbitzu hau doan dela). Kuota igo behar denez, geroz eta ume gutxiago etortzen da. Bestalde, lokalaren azpiegitura urterik urtera okerrera doa, estufak,pertsianak...etab. aldatu behar dituzte. Instalazio elektrikoa zaharkituta dagoenez, automatikoa errez “saltatzen” da. Liburuak eta jostailuak erosteko ere dirua falta zaie. Esan dezakegu egoera ekonomiko larrian dagoela haur txokoa, aurten 6000 euroko defizitarekin hasi dute ikasturtea.

Arazo hauek lehenbailehen konpontzeko udalarekin bilera batzuk izan dituzte, bertan zera exigitu diote udalari: Haur txokoaren egitasmoa lehenbailehen lehiaketa publikora ateratzea. Antxeta elkarteak 16 urte hauetan guztietan zehar, auzoarentzat egindako lanak behar eta zor zaien onarpena jasotzea lehiaketari begira, Egiako haur txokoak ez du nahi auzoaren zerbitzuan daramaten denbora hau guztia ahaztea.

Azkenik lehiaketara atera bitartean duen azpiegitura eta egoera ekonomikoa hobetzea eskatzen diote Donostiako udalari.



Ander Edo eta Iker Pedrosa
IRAGARKIAK

Nola baloratuko zenuke gure blog-a?