Norabide ezean…

Berrogei urte Lehengo mailan egon ondoren berriz ere infernura bueltan gaude. Bi liga irabazi, "Champions"-ean duintasun osoko papera jokatu ostean, bigarren mailako taldeekin ari gara jokatzen orain. Merezi al dugu? Ba egia esan ez dakit, lehengo mailan geratzeko adina taldea bageneukan, baina jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzaren lan ezak eraman gaitu honaino. Bestetik, hain zaletu onak al gara? Gure bilbotar bizilagunek, Mames deuna betetzen zuten gaizki pasatzen zutenean, guri berriz, bigarren mailan kostatu egiten zaigu, zelai erdia betetzea. Gainera, Anoetak, San Mamesek baino 20.000 eserleku gutxiago dituela ikusiko bagenu...

Nire ustean aurtengo denboraldia ezin zitekeen okerrago antolatu. Batetik, hasteko esperientzia eta gogortasuna eman ziezaguketen bi jokalariei atea non zegoen erakutsi genien, Darko Kovacevic (lehengo mailan gol mordoa sartutakoa) eta Aitor López Rekarte (10 denboraldi baino gehiago lehen taldean eta hainbat urtetan kapitaina izandakoa...). Gainera badago jendea honetaz pozten dena... Bestetik, Chris Coleman izeneko gizasemea daukagu taldea zuzentzen, 38 urteko galestarra, Fulham taldeko entrenatzaile eta jokalari izandakoa. Zertan ari gara jokatzen? Futbolean ez behintzat. Azkenik Delibasic eta Vaughan izeneko gizonak fitxatu ditugu zeozer egitearren aurten. Delibasic aurrelari petoa omen da, azken hiru urtean 5 gol sartu dituena, hau da, gure Ronaldo berria. Bestea, Vaughan, ezker hegalean abila omen den gizasemea. Orain arte ingalaterrako hirugarren mailan ibilitakoa, gutxi gora behera Messi ezkerra deituko nioke nik.

"Norabide ezean... azken zokora maldan behera goitibera bidaian... Hala ere BETI ERREALAREKIN!!!!!

Martin

No hay comentarios:

IRAGARKIAK

Nola baloratuko zenuke gure blog-a?