PASARELA FAMATUETARA IRISTEKO BIDEA.

Urte honetan zehar berri hau oso polemikoa izan da. Mundu osoan barrena zabaldu da zenbait modeloren heriotza gutxiegi jateagatik. Bi kasu ezagun daude:

· Bata, Luisel Ramosena, Uruguaykoa, 22 urte besterik ez zuen eta desfile baten erdian hil egin zen. Egun batzuk jan gabe zeramatzan eta horrek arnas geldiunea eragin zion eta heriotza.

· Bestea, Ana Carolina Reston-ena da. Brazilgo neska 21 urtekoa zen, Sao Pauloko ospitalean hil zen anorexiak eragindako infekzio larri batengatik. Argazkian ateratzen dena neska hauxe da.

D&C Doltxe & Cabaña

Zoritxarrez, neska hauek ez dute beste irtenbiderik, bestela diseinugile famatuek ez baitituzte kontratatzen. Bidai hau hasten dutenetik bukatzen dutenera arte, oso luzea eta latza da. Ogibide honek amaiera ugari izan litzake, horietako batzuk oso dramatikoak. Lanbide honetan kategoriaz igotzen zaren heinean, osasuna jaisten doa. Diseinugileek inposatutako neurri zorrotzak lortzearren, neska hauek haien bizitzak apurtzen dituzte, esaterako, jateari uzten diote eta drogaren munduan sartzen. Hau kate gaizto bat da: drogek gosea kentzen dizute, hau dela eta jateari uko egiten diote eta horrela argaldu egiten dira. Bigarren arazoa hauxe da: beharrezko argaltasuna lortzerakoan, horrela mantentzea. Beste aldetik, diseinugileak nahi duten irudia lortzeko operatzea aholkatzen diete. Jakina, ez badiete kasurik egiten kalera doaz. Ez dago dudarik hortaz, beraien ametsa egia bihurtzeko beren osasuna kaltetu egin behar dutela. Esan beharra dago, gai hau ez dela jolasa, egunero jendearen bizitza arrisku bizian dagoelako. Beraz, hobe da osasuntsu bizitzea hain famatua ez izaten, eta ez arazo larrietan (droga, anorexia, bulimia, operazio gehiegi egitea...) sartzea nahiz eta gailurreraino iritsi.


No hay comentarios:

IRAGARKIAK

Nola baloratuko zenuke gure blog-a?