Ume soldaduak


Asko dira gerrak uzten dituen aztarnak, artikulu honetan deigarrienetako bat aztertuko dugu, ume soldaduen kasua.

Gezurra badirudi ere 300.000 eta 500.000 tartean dago ume soldaduen kopurua, neskak zein mutilek jasaten dute esklabutza mota hau. Afrikan ematen da gehien bat (Uganda, Kongo, Liberia, Boli Kosta), baina badira beste eskualde asko non umeak soldadu gisa erabiliak izaten dira: Myanmar, Sri Lanka (Asia) eta Kolonbia.

Baina zergatik umeak?

Umeek ez dituzte nagusien aginduak eztabaidatzen eta hauxe da edozein soldaduaren oinarrizko araua.

Zertarako?

Lan askotarako erabiliak izaten dira borroka, sukaldaritza, erizaintza, esklabu sexualak…

Nola?

Batzuk “bolondres” moduan aurkezten dute beren burua, beren familia guztia gerran hil delako, pobrezia dela eta edo familia barnean arazoak dituztelako eta beste asko bahitu egiten dituzte eta entrenamendu esparruetara bidaltzen, han helduekin batera “irakaskuntza” militarra izan dezaten. Tratu bortitzak eta bizi baldintza negargarriak jasaten dituzte talde militarraren barruan, eta batzuetan hau dela eta hil egiten dira. Alkohola eta drogak ematen dizkiete gogorrago jarduteko borrokan, hasi baino lehen balen aurkako “botikak” ematen dizkiete beldurrik ez izateko (argi dagoenez botika hauek ez dira existizen).

Irtenbideak:

Oso zaila da egoera honi amaiera ematea. Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKEek) zailtasun asko izaten dituzte umeak askatzeko, askotan militar buruek ez dute onartzen umerik daukatenik edo ez dituzte askatu nahi, eta nesken kasuan generalarekin “ezkonduta” daudela diote. Baina arazoak ez dira taldetik ateratzean bukatzen, orduan birmoldatze prozesu zail bat hasten da. Umeek beren betiko bizitzara bueltatzea ez da batere erreza, batzuetan beren gurasoek ez dituzte onartzen edo beren itzulera ez dute begi onez ikusten oso pobreak baitira eta umeak “aho bat gehiago” suposatzen duelako. Nesken kasuan jasotako abusu sexualengatik ez dituzte haien komunitateetan berriro onartzen batzuetan. Eta honi guztiari, gerraren ondorioz jasaten dituzten trauma psikologikoak gehitu behar zaizkio.

Zer egin?:

Egin behar dugun lehenengo gauza arazoa ikuskatzea da, hau da, begiak ireki. Eta nola egin hau? Informatu zaitez, ez ezazu beste alde batera begiratu telebistak edo prentsak gaiari buruz hitz egiten dutenean. Baina hau ez da nahikoa, kontzientziatu egin behar dugu, arazoari buruz gogoeta sakona egin eta enpatia praktikan jarri. Eta bukatzeko gobernariak presionatu egin behar dira, gogoratu gobernariak (gutxienez hemen) herriak aukeratzen dituela. Agian pentsatuko duzu ezer gutxi egin dezakegula, baina gogoratu:

“Itsasoa ur tantaz osatuta dago.” Ander Edo

No hay comentarios:

IRAGARKIAK

Nola baloratuko zenuke gure blog-a?