Egiako haur txokoa egoera larrian

Egiako haur txokoak 16 urte daramazki Egiako haurrei zerbitzu hezitzaile bat ematen. Gazte talde batek Egiako haurren aisialdi beharrak ikusirik, haur txokoaren egitasmo bat sortu eta aurrera eraman zuen. Bertan umeen aisialdia bete eta hezi egiten dituzte.

Baina Egiako haur txokoa egoera larrian aurkitzen da diru kontuak direla medio. 16 urte hauetan zehar udaletxearen diru laguntza jaso dute, baina laguntza hau azken urte hauetan oso gutxi igo da, esan daiteke lehenengo urtean jasotzen zuten diru kopuru berdina jasotzen dutela. Urte hauetan zehar ezin bestekoa izan da bazkide eta gurasoen inplikazioa haur txokoa aurrera eramateko, beraiek jarri behar izan dute kasu askotan dirua gauza berriak erosteko.

Baina urterik urtera egoera okertzen joan denez, eraginak gaur egun tamalgarriak dira. Haur txokoko hezitzaileen egoera urterik urtera prekarioagoa da, beren soldatak gero eta baxuagoak dira. Diru falta honen beste eragin bat Egiako haurrek urtero igotzen den kuota ordaintzea da (aipatu beharra dago beste auzo batzuetan zerbitzu hau doan dela). Kuota igo behar denez, geroz eta ume gutxiago etortzen da. Bestalde, lokalaren azpiegitura urterik urtera okerrera doa, estufak,pertsianak...etab. aldatu behar dituzte. Instalazio elektrikoa zaharkituta dagoenez, automatikoa errez “saltatzen” da. Liburuak eta jostailuak erosteko ere dirua falta zaie. Esan dezakegu egoera ekonomiko larrian dagoela haur txokoa, aurten 6000 euroko defizitarekin hasi dute ikasturtea.

Arazo hauek lehenbailehen konpontzeko udalarekin bilera batzuk izan dituzte, bertan zera exigitu diote udalari: Haur txokoaren egitasmoa lehenbailehen lehiaketa publikora ateratzea. Antxeta elkarteak 16 urte hauetan guztietan zehar, auzoarentzat egindako lanak behar eta zor zaien onarpena jasotzea lehiaketari begira, Egiako haur txokoak ez du nahi auzoaren zerbitzuan daramaten denbora hau guztia ahaztea.

Azkenik lehiaketara atera bitartean duen azpiegitura eta egoera ekonomikoa hobetzea eskatzen diote Donostiako udalari.



Ander Edo eta Iker Pedrosa

No hay comentarios:

IRAGARKIAK

Nola baloratuko zenuke gure blog-a?