BA AL ZENEKIEN?

Historia:

TITANIC: 1898an, “Titanic” itsasoratu baino 14 urte lehenago, Morgan Robertson itsasgizonak “Huskeria” izeneko eleberria idatzi zuen. Luxuzko barku bati buruz hitz egiten zuen. Untzi hau bere lehen bidaian hondoratu egiten da Atlantiar itsasoan izozmendi baten kontra talka egitean. Untzia munduko handiena zen eta hondoraezina omen. Bere bidaiariak aristokraziaren gorenak ziren. Ezbeharra gertatzean ez zegoen salbabiderako ontzi aski denentzat. Gainera untziaren izena sinesten ez baduzu ere “Titan” zen.

BITXIKERIA BATZUK:

-Historia osoan, 36 Aita Santu izan dira erailak eta 13 espetxeratuak edo atzerriratuak.

-Bere exekuzioaren aurreko gauean “Catalina Howard”-ek, Enrique VIII.aren bosgarren emazteak, bere lepamoztea entseatzea eskatu zuen.

-Carlos VII.ak jateari utzi zion eta gosez hil zen, pozoitua izateko beldurragatik.

-1879an Estatu Batuetan morfinaren adikzioari aurre egiteko substantzia bat sartu zuten: kokaina.

Hitzen jatorria:

OK: Hitz hau erabilienetariko bat bada ere, bere jatorriak eztabaida asko sortzen du. Teoria batek esaten du Estatu Batuetan, gerra zibilaren garaian, tropak koarteletara itzultzen zirenean hildakorik gabe, arbela handi batean “0 Killed” (0 hildako) jartzen zutela. Hortik dator “O.K.” espresioa, dena ondo dagoela jakinarazteko.

S O S: 1912an, “SOS” letrak laguntzarako dei internazional gisa ezarri zituzten . Itsaso elkarte internazionalak esan zuen hizki hauek “Save Our Souls”(gure arimak salbatu) hitzen laburdura zirela eta ez zutela beste esanahirik. “Hiru puntu -hiru marra -hiru puntu” (· · · - - - · · ·) gogoratzeko eta Morse kodean transmititzeko errazak dira. Morse kodean S=". . ." eta O="- - -" baitira.

TANKEA: Zergatik deitzen diogu tankea ibilgailu militar bati? Ingelesek beren asmakizuna kamuflatu egin nahi zutelako etsaiaren kontra, beren tropentzako ur edangarriaren tankea zela esanez.

Oier Izulain

No hay comentarios:

IRAGARKIAK

Nola baloratuko zenuke gure blog-a?