Heldu korrikari



Badator Korrikaren 15. edizioa. Martxoaren 22an hasiko da Karrantzan eta apirilaren 1ean bukatuko Iruñean. Donostiara martxoaren 24ean (larunbata) iritsiko da 16:56tan.

Korrika 15ek euskal emakumea omenduko du, euskal emakumeek gure hizkuntzaren transmisioan izan duten garrantzia eta ezinbesteko papera goraipatu nahi dituelako. Korrika 15en mezua HELDU izango da, heldu HERRIARI,helduHITZARI,heldu ELKARLANARI,helduEUSKARARI,heldu LEKUKOARI…

Beti bezala, aurten ere Korrikak bere abestia izango du. Niko Etxartek jarri dizkio musika eta hitza korrika 15eko kantari. Euskal Herriko beste hainbat abeslariren laguntza izan du Niko Etxartek. “Barricada” taldeko "Drogas"etik hasi eta Zuberoako "Amaren alabak" talderaino. Euskara erabiltzeko deia egiten da kantan, bera baita "nortasunaren mintzaira".

Euskal Herriari bira ematen dion korrikaren kilometroak saltzen diren moduan, Interneten antolatu duten Ziberkorrikan mezua mundu osoan barreiatuko duten ziberlekukoak saldu nahi dira. Sarean saltzen diren lekuko digital guztiekin eta erosleen izen-abizen guztiekin Ziberkorrika zerrenda osatuz joango dira eta mundu mailako Korrikaren ibilbide birtuala egingo dute. Ziberlekukoaren gutxieneko salneurria 50 eurokoa da.

Bukatzeko hemen dituzue Korrikan parte hartu nahi baduzue egin ditzakezuen gauzen zerrenda:

  • Korrika kulturalak antolatuko dituen ekitaldiez gozatu.
  • Munduko itzulia egingo duen Ziberkorrikan parte hartu.
  • Martxoaren 22an Karrantzara eta apirilaren 1ean Iruñeara joanez, Korrika 15en hasieran eta amaieran parte hartu.
  • Korrika zure herrira edo hirira iristean bertan korrika egin.
  • Ekonomikoki lagundu « http://www.korrika.org » web orrian aurki dezakezun kontuan dirua sartzen edo korrika 15en oroigarriak erosten.

HELDU KORRIKARI!!!

Oier Izulain

No hay comentarios:

IRAGARKIAK

Nola baloratuko zenuke gure blog-a?